
Laster azterketekin hasiko gara eta betiko moduan azterketekin antsietatea eta urduritasuna etorriko dira. Antsietate apur bat izatea ondo datorrela diote, era positibo batean estimulatzen gaituelako, baina gehiegizkoa denean... ezin dugu pentsatu ere eta ikasten sartutako denbora guztia alferrik izan del dirudi. konponbiderik? Bai, noski. Guztiok dakigu zein den konponbidea ezta? Gauzak azkenengo egunetarako ez ustea. Baina berdin digu, guztiok uzten dugulako amaierarako eta berandu denean baino ez gara ikasten hasten. Horregatik urduri jartzen gara, bete ezin dezakegun ordutegiak jartzen ditugu...
Sarean ibili naiz aholkuen bila eta hurrengokoa topatu dut:
- Ez egin neurrigabeko esfrotsua aurreko egunean, eta are gutxiago ez geratu azterketa aurreko gauen ikasten. Hobe da, ondo lo egitea.
- Kirola egizu aurreko egunean, tentsioak kentzen lagunduko baitizu.
- Jan ezazu zeozer azterketa izan baino lehen. Baina, kontuz, ez jan larregi bestela tripako mina izango duzu eta!
-Arnasa astiro hartu eta pentsa ezazu azterketan era positibo batean.
Teknika gehiago daude... baina tira, hasteko horiekin nahiko duzue. Egia esanda, nik ez ditut frogatu, beti geratzen baitnaiz aurreko gauen ikasten eta jan gabe joaten naiz azterketetara baina beno, hurrengoan beharbada!
Hala ere, jar dezagun praktikan gure adimen emozionala eta erabili dezagun autokontrola. Urduri bagaude ere, kontrolatzeko gaitasuna dugu eta egoera aurrera eraman dezakegu.
Baina garrantzitsuena falta zait esateko: has gaitezen ikasten, oraindik denbora dugu eta! Sorte on guztioi azterketetan!!!!!!